euskara

« Agosto 2008 »
Lun Mar Mie Jue Vie Sab Dom
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
GURE KONPROMISOA MUNDUAN
Jesus jainkoarenganako fedeak, munduan eta historian adierazi denak, “garai honetako pertsonen eta batez bere behartsuenen bizipozak, tristurak eta larritasunak” gureak balira bezala sentiarazten digu (Gaudium eta Spes 1). Horregatik, gure izate kristau eta komunitarioaren oinarrian dago “irizpide ebanjelikoei jarraituz, gizartearen eraldakuntzaren alde lan egitea” ( Ideia Bilduma 1).

Gizakiaren senidearen haustura handituz doa eta horren aurrean mina eta errukitasuna sentitzen dugu. Horren ondorioa da behartsuen aldeko aukera (*Behartsuen aldeko aukera). Aukera hau egiteak munduan presentzia kritikoa eta konprometitua edukitera bultzatzen gaitu. Politikaren eraginkortasuna eskatzen dugu badakigulako pertsonon bizitza errealean dauzkan ondorioak nahita ezkutatzen direla (*Konpromiso politikoa). Gizarte aske, zuzena eta elkartasunezko baten bila gabiltza. Ekintza sozialak ez dira aski azpiegitura eta politika aldaketak ez badakartzate.

Jakin badakigu, fedeak gizartearen eraldaketarako bitartekoak eta tresnak eskaintzen ez dituela, beraz, eraldaketa ahalbidetzen duten gizakiaren arrazoimena eta zientzia eta gizarten bitartekarien ekarpenak onartzen ditugu.

Legamiaren parabolak – Jesusen bizitzaren parabola denak- munduaren erdi-erdian sartzera garamatza gizarte berriaren alde lan egiten dutenekin batera.

Gure bizita guzti honen adibide izan dadila espero dugu. Politika goraipatzeko baliogarria izan dadila gizatasunari zerbitzu bezala bai alderdi politiko zein sindikatu, aldarrikapen antolakuntza edo mugimendu sozialetan.


Asociación de Comunidades Cristianas Fe y Justicia 2005 | Contacto | Optimizada para Internet Explorer 6.0 y Mozilla 1.0 | Pantalla a 800x600 o superior |