euskara

« Agosto 2008 »
Lun Mar Mie Jue Vie Sab Dom
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
ANTOLAKUNTZA ETA BIZITZA KOMUNITARIOA
Gure komunitatearentzat jarrera eta antolakuntza garrantzi handikoak dira, ez bakarrik fede kristaua komunitarioa delako baizik eta Fede eta Justizia komunitateen elkartea delako.

Edozein elkartetarako prozesu demokratikoak ezinbestekotzat jotzen ditugu. Berdintasunean eta askatasunean elkartu garen laikoek osatutako komunitatea gara. Arduren banaketa bultzatzen dugu. Gizartean dugun parte hartzea erraztuko duen antolakuntza malgua aukeratzen dugu, gizartean dugun parte hartzea erraztu, pertsonen arteko komunikazioa bultzatu eta elkar laguntza eta ondasunen elkarbanaketa suspertzen duen antolakuntza.

Sarritan talde txikitan biltzen gara eta urtean zehar ohiko komunitateko kide guztion topaketak ditugu ( konbibentziak, ospakizunak, eztabaidak, errretiroak etab.)

Komunitatearen antolakuntzarako *Estatutuak eta beste zenbait agiri sortu ditugu giza eta material bitartekoekin batera. Hau dena, hainbat gairen inguruko hausnarketa sendoaren eta kontrastatutako esperientzien ondorioa da: gure eliza eta gizarte nortasun (*Ideia Bilduma), munduarekiko konpromisoa (*Behartsuen aldeko aukera, *Konpromiso politikoa), komunitatean sartzeko prozesua (*Catecumenado), diruaren erabilera eta gure arteko eta kanpokoen elkarbanaketa ekonomikoa (*Kanpo laguntza), agintea komunitatean, seme-alaben heziketa etab.

Komunitatearen antolakuntza, oso garrantzitsua ez dirudien arren, funtzionamendu ona lortzeko eta gure helburu pertsonalak eta komunitate osoarenak aurrera eramateko garrantzi handikoa da. Modu honetan bakarrik, eremu askea eta gizarte berriaren aurrerapena izan gaitezke. ( *Ideia Bilduma 11).

Asociación de Comunidades Cristianas Fe y Justicia 2005 | Contacto | Optimizada para Internet Explorer 6.0 y Mozilla 1.0 | Pantalla a 800x600 o superior |