| Espiritualtasuna gure gizatasun eta kristau izatearentzat ezinbestekoa dela konturatu gara. (*Fede eta Justiziaren Espiritualtasun laikoa). Espiritualtasuna Jesusen espirituari jarraituriko bizitza baino ez da. Gure pertsonaren dimentsio guztiak eta gure historiako une danak kontuan hartu eta zehazten dituen izan eta egoteko estiloa. Beste era batera esanda, Jesusen espirituari gure bizitza eraldatzen baimentzea da. Gorputzean zein historian dagoen dimentsio espirituala Jainkoaren bitartekotza bezala ulertzera garamatza.
Hori dela eta, Fede eta Justiziako espiritualtasuna bizitza, ekintza, lana eta komunitate esperientziari lotuta dago. Eremu hauetan, Jainkoaren erreinuaren bilaketan elikatzen da eta" maitasunezko eta sendoa den emateak dakartzan arrakasta zein porrota, zailtasun, eta asmatzearen bitartez hazten da” (Ideia Bilduma 16). Espiritualtasuna gizabanakoaren osotasunaren bila dago.
Gure ustetan, otoitza ez da espiritualtasunaren amaiera, baina garrantzi handikoa da bizitzan. Otoitza isiltasun une eta lekua dela uste dugu. Testu biblikoetan, gizakiaren historian, eta geure historian azaltzen den Jainkoaren ahotsaren arretazko entzutea da otoitza. Otoitza sakona, samurra eta ohikoa praktikatzen duten gizon eta emakumeak izan nahi dugu. Otoitz gabe, bizitza eta ekintzaren espiritualtasuna amets ederra eta teoria polita besterik ez da.
Zu bezalako pertsona kristau eta laikoak direnen hausnarketak, iradokizunak, proposamenak eta esperientziak aurkitu ahal dituzu gurekin. Jainkoaren espirituak gidatuta erreinuaren bideetan sartu nahi dugun pertsonak gara eta. |