euskara

« Julio 2008 »
Lun Mar Mie Jue Vie Sab Dom
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
NORTZUK GARA
FEDE ETA JUSTIZIA komunitate kristau elkartea da eta bere kideok kontenplazio, ekintza, espiritualtasun, konpromisoa, otoitza, eta polítika elkartuz bizi nahi dugu. Edo izenak berak adierazten duen moduan, fedea eta justizia.

Gure komunitatea 70.hamarkadaren erdialdean sortu zen, 1985ean komunitateen elkarte bilakatu zen eta 1998an Bilboko apezpiku jaunak halakotzat aitortu zuen. Gaur egun, Bilbao, Gasteiz, Santander eta Madrileko elizbarrutietan kokatzen da.

Pertsona helduak gara, gizon zein emakume, eta kezkak ditugunok. Gehienok ezkonduak gara eta seme-alabak dauzkagu. Kristau laikoak eta adina, kultura, heziketa, jatorria eta militantzia sozio polítiko anitzekoak gara.
Munduan zein elizan dauden injustiziek mintzen gaituzte. Mundu solidarioago eta gizarte bihozbera, aske eta zuzenagoaren desirak batzen gaitu. Mespretxatuen beharrei arreta jartzen dion gizarte baten desira. Jainkoaren erreinua gure artean dagoela aldarrikatzen duen ebanjelioaren ideia geurea egiten dugu. Iragarri nahi dugu posiblea dela “behartsuei askatasuna iragarri eta zapalduei Berri Ona aldarrikatzea” ( Lk 4, 18).
Erabat berrriztutako eta ebanjelikoa den eliza nahi dugu. Gaur eguneko munduaren erronkei ausardiaz aurre egingo diena: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, barneko demokrazia, tolerantzia, elkartasuna, giza eskubideenganako begirunea etab. Jesusen mezuan oinarriturik argia eta itxaropena ekartzen duen eliza.

Gure komunitate txikiek bizitza eta ekintza taldeak izan nahi dute. Non zenbait ekintza egia bihurtu ahal ditugun: elkarbanaketa, hausnarketa, poza, itxaropena, betebeharrak, proiektuak, arrakasta, porrotak, behartsuenekiko konpromisoa, espiritualtasunaren zainketa, eta gizartean zein elizan hartzigarri ebanjelikoa izatea.

Fede eta Justizia komunitateak, munduan errotuta eta gizartearekiko zein fede kezkak dauzkaten eta euren bizitzei zentzua eman nahi dieten pertsonengan pentsatuz sortu ziren.Gazte, heldu, senar-emazte, edozein adin, kultura edo jatorritako pertsonentzako gonbidapena dira komunitateak. Esperientzia erlijiosodun edo gabeentzat baina euren bizitzei bira eman nahi diotenak eta osotasunean bizi nahi dutenentzat.

Asociación de Comunidades Cristianas Fe y Justicia 2005 | Contacto | Optimizada para Internet Explorer 6.0 y Mozilla 1.0 | Pantalla a 800x600 o superior |